XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREZETEN IZENBURUA

Errezeta-liburua aztertuz gero, aurkeztutako platerek oso izen erakargarriak dituztela ohartuko zara...

MENUA / Bisigua papillot erara / Ganba-zopa / Arraultza egosiak espinakekin / Aranezko konpota tortilla

Errezetei izen erakargarria jartzen saiatu gara gu ere, horretarako plateraren ezaugarri bat nabarmenduko dugu.

1. Makarroiak eta gazta = Makarroiak gaztakin

2. Hanburgesa = Benetazko hanburgesa

3. Tarta = Zorionetako tarta

4. Muxika irabikia = Edari tropikala

- Saia zaitez ondorengo platerei izenak asmatzen:

PLATERAREN EZAUGARRIAK

Atal honetan, plater horrek eskaintzen diguna adierazi nahi dugu.

Hemen kontatzen dena platerari buruzko informazioa da, honelako informazioa emanez:

- Osasunerako egokitasuna.

- Bestelako aholkuak.

- Osagaiei buruzko informazio berezia.